Zestoako Udala
141 subscribers
460 photos
1 file
145 links
Zestoa Geuk Egina
Download Telegram
Aizarna-Lorbidea-Ezenarrobidea-
Akoabidea-Bidezarra
lotzen dituen bidearen asfaltatze lanak


Datozen egunetan (Ekainak 26-27-28) Aizarnatik hasi eta Bidezarra kalea, lotzen dituen bidearen gune batzuetan, asfaltatze lanak burutuko dira. Lanak fase ezberdinetan egingo dira, eguraldiak laguntzen badu, hiru egunetan burutuko direla aurreikusten da.

Mozketa ezberdinak burutuko dira asfaltatu behar den tartearen arabera.
Lanak aurrera doazen heinean, udalak moztuko den tartearen eta ibilgailuek erabili beharko duten ordezko errepidearen berri emango du.

Mozketak 08:30etik 18:00etara burutuko dira. Ordutegi horretatik kanpo, bidea normaltasunez erabili ahal izango da.
Oraindik plaza batzuk geratzen dira.
📣 ADI!

Datorren astean baserritarrekin egiten hasi ginen batzarren bigarren saioa izango da Lasaon.

Apuntatu agendan eta Lasao, Endoia edo Etorran bizi bazara, animatu batzarrean parte hartzera!
🚨 ADI! 🚨

Larunbatean eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Zestoa eta Urepele ibilbideko zatia atzeratzea erabaki da.

Labaien - Artesiaga ibilbidea uztailaren 20an egitea aurreikusten da. Aurrerago emango da informazio zehatza.
🚧 Aizarna-Ezenarrobidea-Bidezarra tarteko asfaltatze lanak 🚧

Aizarnan hasi eta Bidezarra kaleko bidegurutzera bitarteko asfaltatze lanek, aurrera jarraitzen dute.

Gaur, Ezenarrogoikotik beherako lanak hasi dituzte. Lanak burutzen ari den enpresak, gaur Akoaraino iristeko aurreikuspena dauka; hala ere baliteke beherago ere iristea.

Bestalde, bihar ekainak 28 ostirala, Bidezarra kalearen sarreran burutuko diren asfaltatze lanak direla eta, gune horretan ezingo da autorik aparkatu.

Asfaltatze lanak 09:00tan hasi eta 16:00etan bukatuko direla aurreikusten da. Tarte horretan, autoek ezingo dute gune horretatik ibili.

Autoa erabili behar duten bizilagunei, autoa gune honetatik kanpo izatea gomendatzen zaie.
📣 ADI DATA BERRIA!

Ertzetara Kultur Ekintzak egitasmoaren baitan antolatu da Janus Lester taldearen kontzertua uztailaren 5ean.

Egungo musika eta kultur eskaintza ertzetako pertsona eta kolektiboengana irisgarriagoa izatea da ekimen honen helburua. Horregatik leku berezi hau, adinekoen egoitzako erabiltzaileek ere kontzertuez gozatzeko aukera izan dezaten. Ordutegia, berriz, guraso eta umeek ere emanaldiaz disfrutatu dezaten, ordutegi egokiago batekin.
📣 Bihar, Iraetan 📣
🚨🚨 ADI! 🚨🚨

🚧 Aizarna-Ezenarrobidea-Bidezarra tarteko asfaltatze lanak 🚧


Aizarna eta Bidezarra kaleko sarreraren artean egiten ari diren lanak amaitzeko, gune txiki bat hormigonatzea falta da. Gune hau Ereñoberri baserri parean kokatuta dago. Lan hau gaur arratsaldean burutuko da. Hormigoia lehortu eta ondo egonkortzeko, gune hori ezingo da ordu batzuetan zapaldu.

Beraz, gaur arratsaldeko 15:00etatik bihar goizeko 08:00ak bitartean, autoek ezingo dute bertatik pasa.

🚧 BARKATU ERAGOZPENAK 🚧
Udal Batzarrak 2024ko udal aurrekontuaren bigarren aldaketa aho batez onartu du.

294.000,86 euroko gehikuntza izango du udal aurrekontuak.

🔗 Albistea hemen: https://www.zestoa.eus/eu/-/udal-batzarrak-2024ko-udal-aurrekontuaren-bigarren-aldaketa-aho-batez-onartu-du

📷 Danbolin
📣 ADI!

Asteazkenean baserritarrekin batzarra izango da Lasaon.

Lasao - Endoia - Etorra inguruan bizi direnentzat izango da bilera.
🚧 ADI! 🚧

Uztapide plazako haur parkearen zati batean lurra kendu eta hormigoia botako dute aste honetan zehar. Behin lan horiek eginda, aurrekontu parte-hartzaileetan hautatua izan zen proiektua gauzatuko da, eta parkean elementu berriak jarriko dira.
📣 ADI!

🏴‍☠️ Ostegunean Altxorraren Bila egingo dute udaleku irekietako haurrek, herriko helduek eta egoitzetako erabiltzaileek. Edozein herritarrek ere parte hartzeko aukera izango du. 🏴‍☠️

San Joango plazatxoan izango da ekintza.
Beatriz Zubia Aranbarri: “Zinegotzi izateari utziko diot, baina ez herritar izateari; beste plano batean jarraituko dut lanean, badago eta zer egina”

Beatriz Zubia Aranbarri EH Bilduko zinegotzia kargua utzi berritan azken urte hauetan udalean egin duen bere jardunaren inguruan aritu da. Zubiak udaleko ibilbidea 2011-2015 legegintzaldian hasi zuen, etenaldi baten ostean aurreko legegintzaldi (2019-2023) osoan aritu zen zinegotzi lanetan eta oraingoan urte beteko konpromisoa hartuta sartu zen. Gizarte Harremanak, Zaintza eta Berdintasuna batzordean aritu da buru-belarri Zubia eta uste baino azkarrago pasa da urtea eta baita agur esateko eguna ere.

🔗 Elkarrizketa hemen: https://labur.eus/HHzJv
📣 GAUR!!
📣📣 GAUR!! 📣📣
Zestoako jaietako paellan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

Irailaren 7an izango da paella eta aurreko urteetan erabili den prozedurak aldaketa izango ditu aurten. Aurtengo irizpideak hauek izango dira:

Izen-ematea:
▪️ Paellan parte hartu nahi dutenek uztailaren 8tik 17ra izango dute apuntatzeko (13:00 arte) aukera. Epe horretan apuntatzen ez den talderik ez da onartuko.
▪️ Izen-ematea Zestoako Udaleko Kultura Saileko telefonoan (688 735 652) whatsapp bidez. “Paella 2024” whatsapp taldean dauden kuadrillak bertan eman dezakete izena.
▪️ Izena emateko datu hauek eman behar dira:
1) Kuadrillaren izena
2) Arduradunaren izena
3) Telefonoa

Zozketa:
▪️ Uztailaren 17an 13:00etatik aurrera, izena emandakoen zerrenda argitaratuko da “Paella 2024” whatsapp taldean.
▪️ Uztailaren 18an 12:00etan egingo da zozketa Kultur Etxean. Zozketa irekia izango da.

Antolaketarako bilera:
Zozketan ateratzen diren sei kuadrillak antolaketa lanetan hasiko dira eta gainontzeko kuadrillak bilera orokor batera deituko dituzte.