Zestoako Udala
141 subscribers
460 photos
1 file
145 links
Zestoa Geuk Egina
Download Telegram
Irailaren 6ko profesionalen pilota jaialdirako sarrerak Turismo Bulegoan salgai


Orain arte turismo bulegoan salgai zeuden sarrera gehienak saldu ondoren ostiraletik beste 70 sarrera jarri dira bertan salgai. Sarrera hauek harmailetako erdigunekoak dira, hau da, 4. eta 6. kuadroen artekoak. Erdigunetik haragoko sarrerak internetez eros daitezke www.entradasfronton.com atarian.

Gogoratu jaialdiko partida nagusia MASTERS CAIXABANK ligako azken jardunaldiko ALTUNA III - IZTUETA eta EZKURDIA - ALBISUren artekoa izango dela. Lehen partida berriz, EGIGUREN V - EROSTARBE eta SALABERRIA - GABIRONDOren artekoa izango da.
🎉 Gaurtik aurrera etxe guztietara iritsiko da festetako egitaraua🎉
Forwarded from Ekain Guraso Elkartea (Egoalp)
📣 Adi!

🎉 Asteburuan jai giroa nagusituko da herrian, eta igandean, jubilatuen egunaren baitan Arineketan taldearen emanaldia izango da Laranjadin.

Taldekideen artean Jagoba Astiazaran herritarra ikusteko aukera izango dugu. 🎉
🎉Asteburua ekitaldiz betea dator! 🎉

Bihar Gazte Eguna ospatuko da eta igandean Jubilatuen Eguna.

Ondo pasa festak!!
📣 ADI!!

🎭Eta gaur, antzerkia izango da 18:00etan Kiroldegiko aterpean.🎭
🚨 OHARRA 🚨

Bart gauen Gurutzean jarrita dauden barraketan hainbat kalte izan dira. Hori dela-eta jaietan ondo pasa baina txikizioak alde batera uzteko deia egiten zaie herritar guztiei.

Goza ditzagun herriko jaiak errespetuz eta herriko elementuak zainduz. Jaiak guztiontzat dira.


📷 Barraketan bart gauean egindako txikizioak.
🚨🚨 GAUR GAUEKO KONTZERTUAK BERTAN BEHERA 🚨🚨

Eguraldi txarra dela-eta gaur gauean Bengo eta Goxuan Salsa taldeek eman behar zituzten kontzertuak bertan behera geratu dira eguraldi txarragatik.
🎉🎉 Gaur Jubilatuen Eguna. 🎉🎉

Ondo-ondo pasa eguna!!
Udal Kiroldegiko 2024-2025 ikasturteko ikastaroak irailaren 23an hasiko dira.


Izen-ematea gaurtik irailaren 11ra arte egin beharko da Zestoako kiroldegian.

Info+: https://labur.eus/EFUmi
📕🕘 Gaurtik aurrera ohiko ordutegia izango du Liburutegiak.
📣 ADI!

🎡🎠🎢 Astelehenean, (irailak 9) Umeen Egunean, barraketako txartelak merkeagoak izango dira. Euro bat izango da egun horretan txartelek izango duten prezioa. 🎢🎠🎡
📣 ADI!!

Ostiraleko pilota partidarako sarrerak oraindik salgai daude Turismo Bulegoan eta http://www.entradasfronton.com webgunean.
📣 ADI! 📻

Zestoako Udalak haur eta nerabeen aisialdia bermatzeko onartu duen ordenantzaren inguruan aritu da Nerea Goikoetxea zinegotzia Euskadi Irratian.

🔗 Entzun saioa hemen: https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/9571993/audioa-aisialdia-haurrak-unibertsaltasuna-doakotasuna-baliabide-gutxiko-familiak/
Zestoako Udalak eta Gazte Asanbladak Gaztetxea lekuz aldatzea adostu dute.

Horren inguruan aritu ziren atzo Mikel Arregi Zestoako alkatea eta Amaiur Gartzia Zestoako Gazte Asanbladako kidea Euskadi Irratian.

🔗 Entzun elkarrizketa hemen: https://labur.eus/rwNr2
🎭 Datorren astean (irailak 13, ostirala) Arroabean antzerkia izango da. 🎭
Arroabeko eta herriguneko haurreskolak gaur hasi dute ikasturte berria.

Ekain haurreskolak 90 metro karratuko gune berria izango du aurrerantzean.

🔗 Info+: https://labur.eus/L4AY7
🎉 Iritsi da eguna!!

Ondo-ondo pasa festak!! 🎉